Kable mataza askatu eta nahasi egiten da kontzertuetan, eta horixe da orri hauetan aurkituko duzuna: kable nahasiak gitarra, mikro eta zerrauts artean, nahi eran jarraitu, lotu, korapilatu eta askatzeko. Azken 10 urteetan kableak jopuntuan direla gaztetxe, taberna eta jaialdietan sortutako unibertso txikia da hau. Ohiko argazki distiratsuetatik ihesi, kable kiribilduek sortzen duten kaosaren aldeko aldarria. Izerdia, dantza, jauziak, kea... musika beste modu batera bizitzeko gonbidapena, kableei jarraika dastatzeko. On egin!