2013. urtea zen, zalantzan nengoen gitarra berria edo argazki kamera erosi. Azkenean gitarra erostea erabaki nuen. Hala ere, handik gutxira reflex horietako bat oparitu zidaten etxekoek.
Bi pasioak elkartzea sahiestezina izan zen, eta hor jaio zen Begipuntuan.
Ordutik martxan nabil, izan taberna, gaztetxe edo jaialdietan.
Ohiko argazkietatik ihesi, kontzertuetako argazkilaritza beste modu batekoa izan daitekeela sinesten dut.